Roosevelten korolarioa

Estatubatuar presidente Theodore Roosevelt.

Roosevelten korolarioa (ingelesez Roosevelt Corollary) 1904an Theodore Roosevelt presidente estatubatuarrak Monroe doktrinari eginiko gehikuntza bati deritzo. Roosevelten gehikuntza aipatutako doktrinari Estatu Batuek bere zor internazionalak ordaintzeko gai ez ziren Karibeko edo Erdialdeko Amerikako herrialdeetan egonkortzeko helburuarekin eskuhartzeko eskubidea zen. Alternatiba botere europarrek eskuhartzea zen, batez ere Britainia Handiak eta Alemaniak, ordaintzeko gai ez ziren herrialdeei diru maileguak eman baitzizkien.

1904ko abenduan, urteko mezuan, Rooseveltek zera esan zuen kongresuaren aurrean:

Nazio honek desiratzen duen guztia, bere herrialde bizilagunak egonkor, ordenaturik eta oparo ikustea da. Beraien herrialdeak era egokian daramatzaten pertsonek gure bihotz laguntsuarekin konta dezakete. Nazio batek, buruz jokatuz eta dezentzia sozialarekin jardun duenak arlo politikoetan, ordena mantenduaz eta bere zorrak ordainduaz, ez du Estatu Batuen beldurrik izan beharko. Kronikoki buruzgabe eta inpotentziarekin, herri zibilizatua galtzen ari den herriak, nazio zibilizatu baten eskuhartze bat beharko du. Mendebaldeko hemisferioan Estatu Batuak Monroe Doktrinaren aplikazioan, behartuak ikus daitezke gaizki diharduen herrian sartzera Polizia internazional bat bezala.

Politika honi astamakil handiaren politika (Big stick diplomacy) ere deitzen zaio.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search